Etxebarriko eta Markina-Xemeingo Udalek Etxebarriko Galartza auzoko baserri batzuetara joateko zubiaren konponketa beharrak amaitu dituzte.
Zubia Eika enpresaren aurrean dago, eta hainbat baserritara joateko bidea da.
Finantziazio bide ezberdinak
Herri bietako udalen artean egin dituzte zubiaren konponketak. Izan be. Etxebarriko lurretan egon arren, Markina-Xemeingo baserri batzuetara joateko bidea da zubia.
Finantziazio iturri horietaz gain, Bizkaiko Foru Aldundiko ustekabeko kasuetarako dirulaguntzetatik be jaso dute koponketak egiteko dirua.
Orain hilabete batzuk hasi ziren beharrak eta bitartean beste bide batetik desbideratuta egon da trafikoa.Beharrak lehengo bidetik pasa daiteke barriro.