Mutrikuko Udalak errenta aitorpena euskaraz egitera animatu nahi ditu herritarrak
Gipuzkoan errenta aitorpena egiteko hainbat bide daude. Batetik, Foru Aldunditik autolikidazio proposamenak ari dira bidaltzen egun hauetan etxeetara. Ados egonez gero, berresterakoan zein hizkuntzatan jaso nahi den adierazi behar da.
Beste bideetan ere euskaraz egitea eskatu daiteke; izan ere, esaterako, paperezko inprimakiak euskaraz bete daitezke.
Hone inguruko edozein zalatza argitzeko UEMAko telefono honetara deitu daiteke: 94-627 91 95 edo Mutrikuko Udaleko euskara zerbitzura jo daiteke.