Obrak ez daukalako beharrezkoa den ingurumen eraginaren gaineko deklaraziorik, ez delako publikoki erakutsi eta ez delako udaleko hirigintza araudiari egokitu egin dute eskaria.
Natur taldea kirol portuak herrian eduki dezakeen eraginaz kezkatuta azaldu da beste behin be, «pribatizatzeko arriskuan» dagoela esanaz. Gogoratu dute Mutrikuko kirol portua Euskadi Kirol Portuak lehiaketara atera duen lehen kirol portua dela, eta eta elkarte horren akziodun bakarra Portu Zuzendaritza dela. Taldearen iritzian, horrek lanak lehiaketara ateratzerakoan eta kudeaketan malgutasun handiagoa edukitzea ahalbidetzen du, Eusko Jaurlaritzari «izapideak aurreztuz».
Ingurumen azterketari dagokionez, Rafa Perez MNTko presidenteak esan du Mutrikuko Portuaren Plan Bereziari atxikita dagoela kirol portua, eta hortaz, ingurumen eraginaren deklarazioa beharrezkoa dela. Azaldu dutenez, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen kontseilariordeak argi utzi zuen, Mutrikuren kasuan, ez direla aztertu berton egitekoak diren gainerako egitasmoek ingurumenean eduki ditzaketen eragin zehatzak, ez eta zuzenketa neurriak eraginkorrak direnik. «Horrelako jokaerak orduan eta gehiago areagotuko dira ingurumena bultzatu eta zaindu behar duen departamendua bat denean». Egoera hori ematea «guztiz ulergaitza» dela.
Pribatizazioaren kontra
Natur taldeak Eusko Jaurlaritzako Kosta Zuzendaritzari eta Gipuzkoako Ingurumen Fiskaltzari eman dio jakitera gaia, deliturik dagoen azter dezan. Amaitzeko, salatu dute Mutrikuko ondarearen zati eder bat pribatizatu egingo dutela, itsasoari lekua kenduta eta 23 aparkaleku eginez gero.
Herri agerraldia, ekarpenez bete-bete
Bestalde, Mutrikuko portuaren gainean hango eragileengandik jasotako proposamen eta ideien berri eman zuen atzo, Mutrikuko Udalak. Besteak beste, Arkugainetik pistina zaharrera bidean 65 amarratze leku egitea nahi da, erretiratutako mariñelentzat.

Argazkia: Alberto Gorritiberea