Negoziazio mahaiak bizi duen blokeo egoera dela-eta maiatzean egingo diren greben harira giroa berotzeko egin du sindikatuak ekimena. Oraindik, sindikatu guztiekin ahal den eta adostasun handiena erdiesteko helburuarekin, greba egunak finkatu gabe daude. Hala ere,
LABeko delegatuek mobilizazio egutegiarekin aurrera jarraituko dutela esan dute. Aldaketarik ezean, maiatzaren 7an, 08:30ean, Itziarren egingo dute mobilizazioa: delegatu bakoitzak propaganda banatuko du bere lantokian.