Plaiko Zubiaren ondoko paseoan izango da ballet erakustaldia.
12:30ean hasiko da barra txikia eta 13:10ean handia. Ondarroako Dantzarteko balleteko dantzariekin batera, Lekeitio, Markina-Xemein eta Villasana de Menako dantza ikasleak egongo dira.
Aurten, barrikuntza eta guzti egingo da ekimena. Antolatzaileek aurreratu dutenez, barrak amaitu eta gero,
pare bat koreografia eskainiko dituzte Alamedan funkyko eta balleteko ikasleek. 14:00etan izango da hori.
Euria egiten badu, ziurrenik hurrengo aste bukaerara atzeratuko dute erakustaldia.