Andoni Larizi eta haren familiari elkartasuna helaraziko diote herritarrek
Andoni Lariz preso politiko bolibartarraren urteguna dela eta, harekiko eta haren familiarekiko Elkartasun Eguna antolatu du Ziortza-Bolibaarko Herrirak. Zapatuan, egun osoan, hainbat jarduera egingo dituzte. Egun hori, gainera, dirua batzeko be baliatu nahi dute bolibartarrek. Frantziako Bois D’Arcy espetxean dago egun Andoni Lariz. Elkartasun Egunaren antolatzaileek azaldu dutenez, «familiakoek bakarrik bisitatu dezakete bolibartarra». Lagunek be eskatuta omen dute berau bisitatzeko baimena; dena dela, oraindik ez dela posible azaldu dute. Hori dela eta, gastu guztiak familiak hartzen ditu beregain.