Ibilbide bi egongo dira: luzea eta laburra. Ibilaldia neutralizatua egongo da. Antolatzaileek jakin eragin dutenez, hornidura gune bat egongo da, “baina komenigarria da bakoitzak jatekoa eta edateroa eroatea”. Ez da aurretiaz izenik emon behar izango, eta parte hartzea doakoa izango da.
Ibilaldi luzea
28 kilometrokoa da. 7:30ean batuko dira Markina-Xemeinen eta 6 ordu eta erdiko ibilbidea dela aurreikusten da. Desnibela bai igoeran eta bai jaitsieran 1.200 metrokoa izango da.
Ibilbidea: Markina-Xemein-Erdotza-Usatorre-Zeinke-Ziarregi (kontrola) Gerrike-Motrollo (590 metro) Urriola (hornidura eta kontrola) Muxo-Lekoizgane-Santa Eugeniko zelaia-Bedartzandi (699 metro)-Txepetxabixeko kantera-Gabaro-Abeletxe-Markina-Xemein.
Ibilaldi laburra
10 kilometroko ibilbidea da. 9:30ean irtengo dira autobusean, eta 10:00etan hasiko dira oinez Lekoztik. 3 orduko ibilbidea izango dela aurreikusten da. Igoeran 409 metroko desnibela dauka, eta jaitsieran 610 metrokoa.
Ibilbidea: Lekoizgane-Santa Eufemiako zelaia-Bedartzandi (699 metro)-Txepetxabixeko kantera-Gabaro (kontrola eta hornidura)-Abeletxe-Markina-Xemein.