Markina-Xemeingo Uhagon kulturguneak
Belako taldearen eta
DJ Nerea&Mitxelen ikuskizuna hartuko du bihar. Uhagon kulturguneak, gainera, emanaldiko sarreragaz kontsumizioa doan emongo die ikusleei.
Belako talde mungiarrak soinu elektronikoak taularatuko ditu bihar Uhagonen.
Erritmo dantzagarriko abestiak eskaintzeaz gain, taldea 2012ko errebelazio taldea izan da, eta zer esan handia ematen ari da bai Euskal Herrian eta baita atzerrian be. Behin kontzertua egin eta gero, Nere&Mitxel dj-en txanda izango da.
Sarrerak sei eurotan daude salgai (bazkideentzat 4 euro). Baina oraingoan emanaldiak beste berezitasun bat be edukiko du: lehenengo hamar sarrerak hiru eurotan salduko dira.