Frontoi barruan egingo da zapatuan Berriatuko Nekazal eta Arrain Kontserba Azoka
Azoka 10:00etatik 14:30era bitartean egongo da zabalik. Bertoko hainbat eta hainbat produktuz gain, Amorotoko Ibaigane jatetxeko Aitor Maguregi sukaldari ospetsuak nekazal eta arrain kontserbekin egindako 1.500 bat pintxo be banatuko dira, euro 1eko salneurrian.
Leku aldaketa, hobe beharrez
Bihar goizerako nahikoa eguraldi txarra dago iragarrita, eta hori kontuan hartuta, azokako postuak –hogei izango dira danetara– frontoiaren barruan ipintzea erabaki du antolakuntza taldeak, «danen onerako» izango dela iritzita.