Mutrikuko Turismo Bulegoan eman behar da izena sendabelarren ikastarorako
Bigarren urtez jarraian, sendabelarren ikastaroa egongo da maiatzean Mutrikuko Kultura Batzordeak antolatuta. Izena turismo bulegoan eman behar da, bertara joanda edo telefonoz deituta (943-60 33 78).
Aizarnako Sara Letamendia izango da, aurten ere, ikastaroaren arduraduna. Letamendiak bere familiako adindunek erakutsitako jakituria eskainiko du saiorik saio. Besteak beste, sendabelarrekin ukenduak, olioak, jarabeak, lozioak, alkoholak, elixirrak eta kremak egiten erakutsiko du.
15eko taldeak gehienez
Maiatzaren 7tik uztailaren 2ra arteko martitzenetan egingo dira saioak, 18:00etatik 20:00etara.
Taldeak mugatuak izango dira; gehienez hamabost lagunekoak. Hori dela eta, interesa dutenek ahalik eta arinen izena ematea komeni dela gogoratu dute. Ikastaroan izena ematean, 50 euro ordaindu beharko dira.