Gaur iluntzean aurkeztuko dituzte
kultur aretoan Olgetan udalekuak,
20:00etan. Udala, Aisialdi Lantaldea, Izarbidean eta Xemein Astialdi Taldea dira antolatzaileak.
Hain zuzen, 1999. urtean jaiotakoetatik 2010ean jaiotakoetarako umeek parte hartu ahal izango dute. Uztailean izango dira, astelehenetatik barikuetara, 10:00etatik 14:00etara. Izena emoteko epea apirilaren 29an zabalduko dute, maiatzaren 10era arte.
Aurten, barrikuntza modura,
udaleku ibiltaria be antolatu dute. Aurkezpena gaur egingo dute, kultur aretoan, 19:30ean. Berau ekainaren 25etik 30era izango da, eta Donostiatik Markina-Xemeinera arteko ibilbidea egingo dute gazteek. Horretan, 1996-1999 urteen artean jaiotako gazteek emon ahal izango dute izena, maiatzaren 31ra arteko epean.
Udalekuez gain, Xemein Astialdi Taldeak urteroko
akanpada antolatu du. 8 eta 18 urte arteko gazteak Eltso-Gerendiainera joango dira, uztailaren 31tik abuztuaren 14ra. Izena emoteko azken eguna ekainaren 14a da.
Olgetan udaleku irekietarako, udaleku ibiltarirako eta akanpadarako izena emoteko udaletxean eta herri bibliotekan egongo da aukera.
Informazio gehiagorako 689 99 26 66 telefonora dei daiteke, edota
olgetan@markina-xemein.com helbidera idatzi.