Talleres Mecanicos Arakistain enpresako langileek greba mugagabean jarraitzen dute. Atzo hasi ziren, eta horrela segituko dutela esan dute «soldatak ordaindu arte». Gaur enpresaren proposamena jaso dute langileek, baina horien arabera «ez da nahikoa» eskainitakoa. Gaur goizean bertan Markina-Xemeinen ibili dira langileak herritarrei euren egoeraren barri emoten.