Atzo egin zuten udalekuen aurkezpena kultur aretoan. Han aurkeztu zituzten Olgetan udalekuak, udaleku ibiltaria eta udako akanpada. Hiruretan
izena emoteko udaletxera edo herri bibliotekara jo behar da.
Olgetan udalekuetarako izena emotea apirilaren 29tik maiatzaren 10era egongo da zabalik.
Udaleku ibiltarirako izena emoteko azken eguna maiatzaren 31a izango da.
Bestetik, Xemein Astialdi Taldeak antolatzen duen
akanpadara joateko ekainaren 14ra arteko epea egongo da izena emoteko.
Informazio gehiagorako 689 99 26 66 telefonora dei daiteke, edota
olgetan@markina-xemein.com helbidera idatzi.