Goizean prentsa agerraldia egin dute langileek LAB sindikatuko ordezkariekin. Agerraldian Etxebarriko Udalean egingo duten mozio eskaera aurkeztu dute TMAko langileek. Horretan, langileek hainbat eskari egiten dizkiete udalari. Hurrengoak dira:
1-Udalak arduratsu eta urgentziaz jokatzea gatazka honen aurreran.
2-Udalak enpresa ugazabari eskatzea langileoi beherala ordaintzea zor dizkiguten soldaten zor guztiak egoera bere onera etor dadin.
3-Udalak ugazabari bermea eskatzea TMAk Etxebarrian segituko duela lanpostuen galera traumatikorik eman gabe.
TMAko langileak greba mugagabean daude apirilaren 24tik, eta horrela jarraituko dutela adierazi dute “soldatak ordaindu arte”.
Gaur eguerdian enpresagaz hitzordua zeukaten langileek negoziatu ahal izateko.