Markina-Xemeingo herritarrek
hainbat arte-diziplina bateratu eta oholtza gainera eroango dituzte
zapatuan, 19:30ean, Xemeingo elizan.
Hainbat taldek eta norbanakok hartuko dute parte ikuskizunean:
Markina-Xemeingo Musika Bandak, Xemein Gazte Ahots Abesbatzak eta Zerutxu Dantza Taldeak, Itxaso Jaiok eta Pablo Fdez. Arrietak.
Ikuskizuna elkarlanean prestatu dute, eta bultzatzailea Uhagon kultur elkartea izan da. «Gure helburu nagusia hau da: Markina-Xemeinen diziplina artistiko desberdinak lantzen dituzten elkartea edo norbanakoen ateko harremanak butzatzea, euren artean proiektu eta ideia berritzaileak sortu daitezen», adierazi dute Uhagon kulturguneko antolatzaileek. «Aurtengoa lehenengo pausua baino ez da izango, eta aurrerantzean, diziplina gehiago uztartuz, sortzen jarraitzea da asmoa», gaineratu dute.
Sarrerak aurretiaz erosi ahal izango dira Uhagoneko tabernan. 5 euro balio du, eta Uhagon kulturguneko bazkideek eta 14 urtetik beherakoek 3 euro.
Antolatzaileek jakin eragin dutenez, ataratako dirua antolaketa gastuak ordaintzeko eta parte hartzen duten taldeen artean banatzeko erabiliko da.
7 pieza eskainiko dituzte emanaldian, parte hartzaileen arteko konbinazioak eginez. Herri kantu eta dantzetatik abiatuta egin dituzte koreografiak eta moldaketak. Besteak beste, Mikel Laboa, Xabier Lete, Katamalo… eta hainbat herri kantu ezagun eskainiko dituzte errepertorioan.