Isuntzan jarri dute hitzordua, goizeko
9:00etan. Plastikoak itoko gaitu izenburua jarri diote ekimenari, eta hondartzak garbitu eta kostaldearen zaintza eta errespeturako sentsibilizazioa eragin nahi dute. «Gero eta handiagoa da gure kostaldean dagoen plastiko eta organikoa ez den hondakinen kopurua», diote antolatzaileek. Horregatik, kostaldea garbitzeak dakarren onurez gain, herritarren ohiturak aldatzen laguntzeko eta agintariei plastiko eta poltsei dagokien legedia aldarazteko sentsibilizazio ekintza be badela azaldu dute.
Beste urte batzuetan be egin da ekimena, baina lehenengoz antolatuko du Artzabal Surf Elkarteak. Antolakuntzarako, Surfrider Foundation Europe ingurumen elkartearen babesa eta laguntza jaso dute. Elkarte hori 1990etik ari da horrelako egitasmoak bultzatzen.