Kiroldegi ondoan dagoen ur-txorroten parkeko freskagarri eta gozokien
kioskoa kudeatzeko aukera eskainiko du aurten be Markina-Xemeingo Udalak. Kudeaketarako eskariak aurkezteko epea zabalik dago jadanik. Parte hartu nahi dutenek
maiatzaren 3a orduko emon beharko dute izena udaletxean bertan.