Edurne Burgoa: "Emakumezkoen futbola profesionalizatu behar da"
Edurne Burgoa Athleticeko nesken lehenengo taldeko bigarren entrenatzailea eta prestatzaile fisikoa da. Goizetan irakasle gisa lan egiten du eta arratsaldetan berriz entrenatzaile gisa aritzen da.
Aurtengo denboraldian ligako txapeldun izateko, azken partidua puntu bat lortu behar du Bilboko taldeak.
Zenbat urte daramatzazu Athleticeko nesken taldean?
Prestatzaile fisiko moduan lehengo denboraldia da aurtengoa. Halan da be, aurretik entrenatzaile moduan egon naiz bigarren taldean. Horrez gain aurretik be ibili naiz lehenengo taldean bigarren entrenatzaile gisa.
Nolakoak izan dira nesken taldean egindako urte hauek?
Egia esan nire ustez, ikasteko lekurik onenean nago eta lan baldintzak be oso onak dira; gehien bat materiala eta inguruan dauden pertsonak ezinhobeak direlako.
Zein da zure eguneroko lana?
Goizez irakasle moduan lan egiten dut eta arratsaldez entrenatzailea naiz.
Bi lanen artean aukeratu beharko bazenu , zein aukeratuko zenuke?
Lan biak gustatzen zaizkit baina futbola da nirea. Hala eta guztiz be, momentu honetan ezinezkoa zait futbolean egiten duten lanarekin nire bizimodua aurrera ateratzea eta beraz, irakasle lana behar beharrezkoa daukat.
Emakumezkoen futbolak ez du dirurik emate ala?
Lehen esan dizudan bezala ez, emakumeen futbola profesionala ez den heinean ez du bizitzeko beste diru ematen. Emakumeen futbola profesionalizatu behar da. Orain arte bezala jarraitzea ez da erraza. Izan be, taldeko jokalari gehienak ikasten edo lanean daude eta goizeko seiretan zortzi orduz lanean egon denaren errendimendua be asko aldatzen da.
Zelan ikusten duzu hainbesterako ezberdintasuna egotea emakume eta gizonezkoen futbolaren artean?
Nik uste dut gu ezin garela bizi guztia gizonezkoekin konparatzen egon. Beraiek beraien lana egin dute eta orain dauden moduan daude. Guk gure mailan pausuak ematen jarraitu behar dugula pentsatzen dut etengabe konparazioak egiten egon barik.
Aurtengo denboraldia zelan joan da?
Benetan denboaldi ona egin dugula esango nuke, momentu honetan talde oso ona daukagu.
Zelan dago taldea partiduari begira?
Jokatzeko gogoz, astea luze egiten ari zaigu.
Partidua San Mamesen jokatuko duzue beteko al duzue katedrala?
Ez dakit baina jende asko egotea gustatuko litzaidake.Partidu berezia izango da, San Mames zaharrean irabaziko dugun azkena izan daiteke, nik uste dut jai polita izango dela. Gabarra atera beharko litzatekeela esaten duten guztiak partidura joatera animatuko nituzke.
Aurten ligako txapeldunak bazarete, zelan ospatuko duzue?Gabarra aterako duzue?
Ez dakit gabarra aterako dugun ala ez, hori klubaren kontua da. 2007an be liga irabazi genuen eta kamioia atera genuen eta oso ondo pasatu genuen, leku txikian gehiago kontzentratu zen.