Mendi urteera antolatu du Urregaraira Herrira mugimenduak
Zapatuan izango da urteera. 9:00etan alkartuko dira arkuetan eta handik joango dira alkarregaz mendirantz.
Tontorrean argazkia atarako dute alkarregaz, eta horren ostean, hamaiketakoa egongo da bertan joaten diren danentzako.
Herrira mugimenduko kideen azaldu dutenez, mendi urteera «elkartasuna adierazteko beste modu bat» da. Horregatik, dei zabala egin diete herritarrei zapatuan Urregaraira joateko.