Preso gaixoak dauden herrietako alkateek batzordea sortu dute
Hernaniko, Errenteriako, Lasarte-Oriako, Ondarroako, Larrabetzuko, Arbizuko eta Aguraingo alkateek preso gaixoen egoera aldatzeko batzordea aurkeztu dute Hernanin egindako prentsaurrekoan.
Gaixotasun larriak dituzten presoak baldintzapeko askatasunean aske uzteko eskaria egingo dute batzorde honetan. Bertan izan da Argia Ituarte Ondarroako alkatea be. Izan be, Isidro Garalde Mamarru Ondarroako presoa gaitz larriak dituzten 14 presoetako bat da.
Batzorde hau osatzen duten alkateak, alderdi politiko eta erakundeetako ordezkariekin bilduko dira. Bilkura hauek, gaixo dauden presoen inguruan hitz egin eta konpromisoak eskatzeko izango dira.
Elkartasun martxa Puertora
Asteburu honetan elkartasun martxan antolatu du Ein daigun Bidi herri ekimenak. Bigarren urtez jarraian, “8+18+10=36 urte! Nahikure! 197/2006 dotrina indargabetu! Mamarru etxea! kanpainaren barruan ondarrutarrak Puerto de Santa Mariako espetxera abiatuko dira herriko presoari babesa ematera.
Ondarroako presoak 2010eko otsailean aske behar zuen baina 197/2006 doktrina aplikatu diote eta horregatik oraindik kartzelan jarraitzen du..
Barikuan elkarteratzearen ostean, Itsasaurretik abiatuko diraCadizeko Puerto I kartzela autobusak.
Udalak 197/2006 doktrinaren aurka
Etxebarriko udalbatzean EAJ eta Bilduk aho batez onartu dute 197/2006 doktrina aplikatu zaien euskal presoak aske uzteko eskaria.
2012ko uztailean, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak, aho batez, Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren 197/2006 doktrina ez dela legezkoak eta oinarrizko eskubideen aurkakoa dela ebatzi zuen. Hori kontuan hartuta, Etxebarriko Udalak aipatutako doktrina bertan behera uzteko eskatu du.
Horrez gainera, Euskal Herrian bizi dugun itxaropen eta konponbide aukeraren aurrean, euskal presoen aurkako salbuespenesko legeria bertan behera uzteko eskatu du udalak. Dagoeneko beste herri batzuetan be onartu doktrika hau bertan behera uzteko eskariak.