Domekan izango da ibilaldia. 60 kilometro egingo dituzte mendizaleek 2.000 metroko desnibela daukan ibilbidean. 14 ordu inguru egingo dituzte oinez. Goizeko 6:00etan jarri dute hitzordua Ondarroako Zaldupe Futbol Zelaitik.
Markina-Xemeingo Artibai Mendigoizale Taldeko antolatzaileek azaldu dutenez, ez da beharrezkoa aurretiaz izena emotea. Ibilbidea ez dago seinaleztatuta, baina gidaria egongo da, ibilbidea 14 ordu inguruan egingo duena. «Arinago edo motelago doazenak euren kabuz joan beharko dira», adierazi dute.
Antolatzaileek adierazi dutenez, ibilaldiak daukan luzera eta zailtasunarengatik, «behar-beharrezkoa» da prestaketa fisiko ona edukitzea.
Ibilbidean ez da ez kontrolik ez hornidurarik egongo.