Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

EH Bilduren, Elea mugimenduaren eta Ondarroako Udalaren adierazpenak

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Ondarroa
2013/05/10
Herri harresia egin aurretik, politika alorreko eta eragile ezberdinetako ordezkariak batu dira Ondarroako Alamedan. Egoeraren aurrean hainbat adierazpen egin dituzte. Hona hemen haien hitzak: Maribi Ugarteburu (EH Bildu): Euskal Herria Bildutik ekimen honegaz bat egin dugu uste dugulako dagoeneko sasoia dala era guztietako jazarpen politikoak amaitzeko. Bai atxiloketak, kasu honetan Urtzagaz pasatzear dagoen hau, eta baita epaiketa politikoak ere. Konponbide garaia da eta Euskal Herrian gehigo sozial oso zabal eta askotarikoa dago, benetan bakea finkatzea nahi dueña eta ikusten dugu estatuaren aldetik saikera horreta tematzen ari direla. Egin ahal duguna eta egiten ari garena  erantzun bat ematea da. Erantzun hori modu herritarrean, zabalean eta lasaiean ematen ari gara; lasai bezain tinko.  Herri harresia Donostian egindakoaren ildotik egin da Ondarroan. Guk filosofia honekin bat egiten dugu eta guretzat hau da jarraitu beharreko bidea, dagoeneko gauzak beste modu batera egin behar dira eta egiten ari gara. Erantzun tinkoa eta era berean lasaia eta baketsua izaten ari da eta eskatzen duguna ondokoa da: Ertzantzari eta beraien arduradun politikoei EAJko gobernu kideei be hori kasu egin dezatela gizartea beste modu batez erantzuteko deia egiten ari baita. Guk gure aldetik eskaria egiten diogu haiei herritarren eskariei kasu egin eta  estatuari salbuespeneko politikakekin amaitzeko eskaria egiteko. Inok ez daki zer gertatuko den beraien aldetik, baina badakigu herritarrek zein erantzun emango duten, Ondarroako Alamedan egongo gara Urtza kartzelara eramatea eragozteko eta horretarako erresistentzia pasiboaren bidea erabiliko dogu.   Unai Urruzuno (EH Bildu): Guk gaurko herri harresiarekin bat egiten dugu ikusten dugulako Euskal Herrian ziklo bat zabaldu dela non herritarrek konponbidea eskatzen duten eta gatazka politikoaren behin betiko gainditzea. Estatu Espainolaren aldetik behin eta berriz saiakera egiten dute zentzu horretan  aurrerapausoarik ez emateko. Lehengo eskematara buelta egin nahi dute. PPk Ezker Abertzalea lehengo eskemetan kokatu nahi du, gatazka baten. Urteetan ezagutu dugun testuingurua behin betiko bihurtzea nahi dugu eta dinamika hori apurtu egin behar dugu. Gaurko (atzoko) moduko ekimenak jendea erakartzea dute helburu eta hori da eskatzen duguna, jendearen konpromisoa. Donostian egindakoa formatu berria izan zen eta Ondarroan ere filosofia berberagaz funtzionatuko dugu. Dena den, herri danetan ezinezkoa izango da formatu berbera mantentzea. Dena den, jarrera horrekin hasi ginen eta horrela jarraituko dugu bukaerara arte.   Argia Ituarte (Ondarroako alkatea): Edozein herritar horrelako egoera baten aurrean dagoen heinean, alkate moduan babesteko prest nago. Gaurko testuinguruan, kartzelak hustutzeko momentuan, ez dago inolako arrazoirik Urtza Alkorta kartzelara bidaltzeko. Ekimen hau erabat babesten dugu.   Txerra Bolinaga Eleak mugimenduko bozeramailea: “Argi dago aurreko Aske Gunea eta gero hau dela bidea. Herritarrek antolatuta, ispiritu eta filosofia berberagaz ari da Ondarroakoa be egiten. Erresistentzia bide bat da, jendeak aski da dio eta bada garaia herritar gehiago ez kartzelaratzeko. Gure babesa adierazteko etorri gara. Aurrera begira egiteko asko daukagu eta baina azken boladan egiten ari garena oihartzun handia ari da edukitzen. Pauso garrantzitsua ematen ari gara, guztion artean”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.