Antxoa Egunak jendetza batu du Ondarroan
http://www.youtube.com/watch?v=GeCAtttq30A Ongi Etorri baxurako arrantzontzia eta elkartea sortu zutenak izan dira aurtengo omenduak. Orokorrean, eguna jendetsua eta girotsua izaten ari da. Alde Zaharrean antxoa han eta hemen dastatzeko aukera dago. Artelaneko buruhandiek goiza alaitu dute eta abeslari txikiek eta panderojoleek ikuslegoaren belarriak gozatu dute. Egitarauak aurrera jarraitzen du.