Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Bigarren eguneko kronika: 'Marea laranja zabaltzen doa'

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Ondarroa
2013/05/11
Ehunka. Horixe izan da gaur Ondarroako Aske Gunean ahoz aho egon den hitza. Ehunka izan dira ekimenarekin bat egin dutenak. Ehunka aldarri entzun dira. Eta ehunka lagunek parte hartu dute manifestazio isilean. Erne eta adi, Ertzantza noiz agertuko zain, herritarrek Aske Guneari eusten jarraitzen diote. Ondarroako Aske Guneak bigarren eguna bete du gaur. Gaua “lasai eta patxadaz” igaro zutela esan dute goizean komunikazio guneko arduradunek. Baina eguna egiteaz batera, Aske Guneak herenegun eduki zuen bizitasun bera berreskuratu du gaur ere. Hitzaldiekin eta antolakuntzarako deialdiekin esnatu dira gaua bertan pasatu zuten 80 herritarrak. Goizeko lasaitasuna, aldiz, une batetik bestera desagertu da. 12:30ean, zehatz esateko, lehenengo alarma piztu da: Ondarroako ertzain etxean mugimendua nabari da. Albisteak Aske Guneko planteamendua aldaraziko zuela bazirudien ere, herritarrek hotzean pentsatu eta hurrengo minutuetan zer gertatuko zen jakin gabe, edozer pasatzen zela ere, modu baketsuan eta hasiera-hasieratik planteatutako filosofiari eusteko mezua jaso dute bozgorailuetatik. Esan eta egin. Lasai, astoratu gabe, Urtza Alkortaren inguruan batu dira herritarrak. Alkorta, atxilotu aurreko azken minutuak bizitzen ari zela pentsatuz, lagunen eta senideen azken mezuak jaso eta indarrez kokatu da herri harresiaren erdian. Ertzantza han eta hemen ageri zen. Airetik zein lurretik, dena kontrolpean zutela zirudien. Egoera horren aurrean, herritarrak, Alkortak zuen tinkotasun berarekin, bozgorailuetatik azken azalpenak eta oharrak entzun dituzte. “Planteamendua zein den badakigu: Ertzantza agertzen denean, denok hondartzako zubira joango gara, Alkorta erdian ipiniko da eta  zubi harresia eraikiko dugu”. Manifestazioa, “isila eta baketsua” 13:00etan, iragarrita zegoen orduan, manifestazio isila hasi da, Gernikako akordioa sinatu zuten herri eragileek deituta. Ertzantza une batetik bestera agertuko zela bazirudien ere, eguneko egitarauak bere horretan jarraitzen duela aurreratu du antolakuntzak. “Isila, jendetsua eta denaren gainetik, baketsua”. Horrelaxe definitu dute manifestazioan parte hartu duten herritarrek ekimena. Alamedatik abiatuta, Konponbiderako garaia da, atxiloketa gehiagorik ez lemapean, ehunka herritarrek ia Alde Zaharrerainoko bidea egin  dute. Ostean, Urtza Alkortak hartu du hitza. “Gau bat pasatu dugu, eta Aske Guneak aurrera jarraitzen du. Gaur kartzelaratzen banaute ere, argazki hau buruan dudala joango naiz barrura, herri babesaren argazkiarekin, alegia”. Argazkia ateratzeko zubi harresia egin ostean, eguneko egitarauak aurrera jarraitu du. Segundoka, minutuka  eta orduka, Ondarroako Aske Guneak bizirik egoten jarraitzen du. Egun batetik bestera, Ondarroak gero eta kolore laranjagoa edukitzen jarraitzen du.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.