Goiz goizetik,
jendetza batu zen
Plazabarripean nekazarien postuetara. Ortuariak, okela, gazta, eztia… danetik erosteko aukera eduki zuten hara joan ziren herritarrek, eta danak,
«bertoko produktuak eta kalitatezkoak».
Goiz erdian, Gorka Ostolaza eta Iratxe Ibarra
bertsolariek errepaso edarra emon zioten bertsotan, librean, Plazabarripean gertatzen ari zenari.
Ostean, ume eta nagusi hurreratu ziren eszenatoki albora
ardien ile mozte erakustaldia ikustera. Makinagaz alde batetik eta artaziekin bestetik, ardiak biluzten ikusteko ikastaldi ederra eskaini zuten.
Eguerdi bueltan batu zen jenderik gehien Plazabarripera, goiz guztian erretzen egondako
20 bildotsen dastaketara. Ilara luzea itxaron behar izan zuten herritarrek bildotsa dastatzeko, jendetza batu zen-eta bertara.
Eguna biribiltzeko erromeria eskaini zuen
Kupela taldeak Kontzekupean. Trikitixa eta pandero doinuei jarraituz, jendea hasieratik animatu zen dantzara be, eta giro edarrean emon zioten amaiera egunari.
Oraindino balorazio ofizialik egin ez badute be, Okela Egunaren antolatzaileek
lehenengo inpresioa «oso oso ona» izan dela azaldu dute.
«Egun biribila izan da», diote.
Nekazari gehienek asko saldu zutela adierazi dute. Nabarmentzekoena, jendearen parte hartzea izan dela diote antolatzaileek. «Pentsatu baino jende gehiago ibili zen», diote. Horregatik, espero baino jende gehiago joan zelako, motz be geratu zirela azaldu dute. «Datorren urterako hobetzekotzat daukagu hori», diote.
Jendearen erantzuna «itzela» izan zela diote, eta Okela Egunak «egun berezi» itxura hartu zuela.
«Jendea gogoagaz ikusten zen eguna ospatzeko», diote.