Ondarroako Udala: "Urtza Alkorta atxilotzea bakegintzaren kontra egitea da"
Gaur, 20:00etan, egin den ezohiko osoko bilkuran EH Bilduko udal ordezkariak egon dira eta bertan Urtza Alkortaren atxilotzeko agindua bakegintzaren aurkakoa dela esan dute udal ordezkariek. “Urtza Alkortaren kontra dagoen gisako atxiloketa aginduek Euskal Herrian gatazka politikoa behi nbetikoz gainditzea oztopatzeko berariazko ekintzak dira”, esan du udalak.
Udalak Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuari eskatu nahi dio Ertzaintzak ere bere konpromisoak har ditzala, “beste eragile guztiek bezala herri honen bakegintzan urratsak emateko”.
Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoa gainditzeko bidean udalak bere bitarteko eta ahalegin guztiak jarriko dituela gaineratu du Argia Ituarte Ondarroako alkateak.