Atxiloketa edozein momentutan izan daiteke. Goizeko lehen orduan asanblada egin da eta ondoren, 11:00etan, elkarretaratzea. Aske Guneak zabaldu du komunikabide ezberdinak herrira etorri direla eta atxiloketa edozein momentutan izan daitekeela. “Ondo gabiltza, zorionak, hau da bidea eta aurrera egingo dugu”, diote Aske Gunetik.
Urtza Alkortak Estefania Beltran de Herediari Aske Gunera gerturatzeko eta berba egiteko gonbitea luzatu dio 12:00etan eskainiko prentsaurrekoan. Horretaz gain, atxiloketak egiteko une egokirik ez dagoela erantzun dio ondarrutarrak.
20:00etan ezohiko osoko bilkura egin da udaletxean. ALBISTEA IRAKURRIDomekatik astelehenerako gaua. Goizaldeko gertakizunak:
Gaur gauean hiru aldiz hurbildu da Ertzaintza Alamedara. Hirurak alarma faltsua izan dira. Gaueko 00:00etan agertu dira Ertzantzaren furgonetak lehen aldiz Aske gunera. Bigarrenez, 2:00etan azaldu dira. Azken saiakera aldiz, goizaldeko 04:00etan izan da.
(Ion Telleria -Naiz- kazetariak grabatutako bideoa)
Ertzantza gerturatu den unean turrunak Askegunean bildutakoak eta etxean egon diren herritarrak esnatu ditu. Jarraian zubia harresia eratu da. Jendeak Urtza Alkorta inguratu du.
Albistea eguneratzen ari garen une honetan, Ondarroako Alamedan jendeak erne jarraitzen du.Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza herri harresian dago eta zuzeneko jarraipena egiten ari gara. Ondarroako Alamedan gertatzen ari dena ahal bezain pronto web gunean idazten saiatuko gara. Bien bitartean twitter bidezko jarraipena egingo dugu @LeakoHitza-tik. Etiketak honakoak izango dira: #resistondarroa #herriharresia #zubiharesia #denokondarrura
Domeka, Aske Gunean
Domeka eta asteleheneko gauak “arriskutsuak” izan daitezkeela esan du Aske Guneak. Horren aurrean, herritar andana batu da Alamedan gaur. Jai giroan murgilduta, Aske Guneak, Urtza Alkorta lez, indarrez jarraitzen duela erakutsi du. Herri harresia eta zubi harresia aldarrikatuz, kanpokoei be herrira gerturatzeko deia egin zaie.
Hona hemen aurreko egunek utzitakoa:Gernikako akordiko sinatzaileek deituta egin zen atzo eguerdian manifestazioa. Alamedan hasi zen, 13:00etan. Tentsioa egon zen Alamedan, eta herritarrek Ertzaintza momentu batetik bestera ager zitekeela uste zuten. Azkenean, beste alarma faltsu bat izan da.
EH Bilduko Laura Mintegi be Alamedara gerturatu zen eta Urtza Alkortagaz zuzenean berba egin zuen. Beste behin be, Alkortak erakutsitako babesa eskertu zeun eta indartsu jarraitzen duela gaineratu.
Aske Gunean egitarauak aurrera jarraitzen du. Aske Guneak berbaldiak, eztabaidarako guneak eta beste hainbat aukera eskaintzen ditu. Aipagarria antolakuntza maila be. Txandak eginda, Aske Gunean parte hartzen dutenek eginkizun guztiak betetzen dituzte.
Aske Guneari jarraipen berezia egingo dio gaur be Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak.
ONDARROAKO HERRI HARRESIA, ARGAZKI GALERIA [nggallery id=36]
ONDARROAKO ASKE GUNEA, 2. EGUNEKO ARGAZKI GALERIA [nggallery id=37]
ONDARROAKO ASKE GUNEA, 3. EGUNA: PRENTSAURREKOA ETA ELKARRETARATZEA [nggallery id=39]
ONDARROAKO ASKE GUNEA, 4. EGUNA [nggallery id=40]
URTZA ALKORTAREN ADIERAZPENAK, HERRI HARRESI BARRUTIK:
http://www.ustream.tv/recorded/32645369
Alameda zuzenean:
Konexioak egin aurretik Twitter bidez iragarriko du Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak.
http://www.ustream.tv/channel/leako-hitza
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.