Lekeitioko garapen kontseiluan ateratako
ondorioak aurkezteko saio irekia egingo dute
bihar, 18:00etan, Barandiaran aretoan.
Herri hausnarketa prozesua aurrera doa. Herritarrekin diagnostikoa osatu zen lehenengo, eta ostean, adar bitan banatu zen prozesua. Alde batetik, garapen ekonomikoari dagokion adarra; bestetik, hirigintzari dagokiona.
Biharkoa saioa garapen kontseiluan ateratako ondorioak elkarbanatu eta osatzeko saioa izango da, eta
herritar guztiei zabalik egongo dela jakin eragin dute Lekeitioko Udaleko arduradunek. Batzarraren
helburua herrian garapen ekonomikoari dagokion
erronka eta ekintza nagusien dokumentua osatzea izango dela esan dute antolatzaileek. Saioa parte hartze bidezko metodologia bategaz dinamizatuko da.
Orain arte garapen kontseilua garapen ekonomikoaren ikuspegitik herrian landu behar diren
erronka eta ekintzak lantzen ibili da.
Eragile izan daitezkeen pertsona eta taldeekin osatuta dago, eta egindako saioen ondoren, herrian heldu beharreko erronka eta ekintza nagusiei buruzko ondorio batzuetara heldu izan dira.