VIII. Mendi Ibilaldia antolatu du domekarako Etxebarrian ETX Kultur taldeak
Irteera Plaza Berritik egingo da. Aukera bi egongo dira: Ibilaldi laburra edo luzea.
Ibilbide laburrak 7,5 kilometro edukiko ditu, eta 3 ordu inguruan egitekoa izango dela jakin eragin dute antolatzaileek. Ibilbide laburra egingo dutenak 10:00etan edukiko dute irteera ordua, Plaza Berrian.
Ibilbide luzeak, ostera, 20 kilometro edukiko ditu, eta hori 5 ordukoa izango da. Hori egin nahi dutenak 7:30ean aterako dira Plaza Berritik.
ETX Kultur Taldeko kideek adierazi dutenez, ibilaldian parte hartzeko ez da aurretiaz izenik emon beharrik egongo. «Egunen bertan, plazan, izango da izen emotea», jakin eragin dute.
Izen emotea doakoa izango dela be esan dute.