Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Bere lehen lana aurkeztuko du Drongenerds taldeak Ondarroako Kafe Antzokian

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
2013/05/16
Ezkerretik eskumara, Uribe, Aristondo, Bernedo, Plaza eta Urrutia, Drongenerds taldeko kideak

Ezkerretik eskumara, Uribe, Aristondo, Bernedo, Plaza eta Urrutia, Drongenerds taldeko kideak

Errealitatea ulertzen izeneko lana sorterrian aurkeztuko dute hilaren 24an Ondarroako Drongenerds taldea osatzen duten Eihar Uribek (gitarra), Ruben Bernedok (ahotsa eta teklatua), Borja Plazak (gitarra), Aitor Aristondok (bateria) eta Iñaki Urrutiak (baxua). Kafe Antzokiko taula gainean ikusi ahalko da duela urtebete eta hilabete batzuk jaiotako taldea. Begirada atzera bota eta taldearen sorrera gogoratuz, «batu eta sei hilabetera zuzeneko emanaldiak emoten» zeundela diote taldekideek. Hasierako emanaldi horietan euren zazpi abesti eta beste bost bertsio taularatzen zituztela azaldu dute. Lehenengo kontzertu hori Ondarroako Gaztetxean izan zen. «Gero, Orio, Elorrio, Kamiñazpi, Mutriku… etorri ziren. Jendeak ondo erantzun zuen. Talde barria ginen eta ez genuen diskorik, baina, orokorrean, plaza dotoreetan jo genuen, eta batzuetan jende asko batu zen; Mutrikun, esaterako». Behin irailean sartuta, diskoa egiten murgildu ziren kideak. Izan be, taldeak lan bat kaleratu beharra zeukala uste zuten. «Jendeak eskuartean edukitzeko zer edo zer behar genuen. Guk egin genezakeena zer zen ikusteko diskoa egin behar genuen, eta horretan hasi ginen». Hiru abesti gehiago egin eta hamar abestiz osatutako lana eraikitzen, egiten, hasi zen Drongenerds. «Berriatuan Aiumeen basoak eta Lau Monok duten lokalean sartu ginen. Lau Monoko Jon Iturrinok asko lagundu digu». Estilo ezberdinak diskoan Diskoak kideek musikaren munduan eduki duten ibilbidea irudikatzen duela diote. «Guztiok ibili gara modu batera edo bestera beti musikaren munduan. Punketik hasita, musika klasikoa be landutakoak gara. Gaur egun, gainera, zer edo zer berria eskaini behar da. Orokorrean, reagge nota gogorrak, rocka, melodia ilunak… Teklatua be sartu nahi izan dugu, ukitu ezberdina emoteko. Diskoak denetarik batzen du. Azken finean, guk errealitatea nola ikusten dugun erakutsi nahi izan dugu. Eta izenburuak argi dio hori». Taldea. Drongenerds. Diskoa. Errealitatea ulertzen. Abestiak. Kondaira, Sabotaia, Denbora, Hirien egunak bukatzear daudenez, Izaki perfektua, Galduta senti, Ongi al goaz?, Errealitatea ulertzen, Non dago zure bidea eta Eremua. Salgai. Herriko tabernetan, 5 eurotan. Kideak. Eihar Uribe (gitarra), Ruben Bernedo (ahotsa eta teklatua), Borja Plaza (gitarra), Aitor Aristondo (bateria) eta Iñaki Urrutia (baxua). Kontaktua. Kontzertuak lotzeko edota bestelako harremanetarako: drongenerds@gmail.com. Sarean. Youtube, Twitter eta Facebook (orrialdea).

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.