Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Sexu askatasunari eta sexu dibertsitateari buruzko manifestua onartu du Lekeitioko Udalak

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
2013/05/17
Gaur, maiatzaren 17a, homofobia, transfobia eta lesbofobiaren kontrako eguna dela eta, Lekeitioko udalak sexu askatasunari eta dibertsitateari buruzko manifestua onartu du. Emakumea eta Berdintasuna batzordetik bideratu du manifestua. Udalak dei egin die hezkuntzako erakundeei, eskola kontseiluei, guraso-elkarteei eta gizarte osoari manifestuaren alde agertu eta konpromisoak hartzeko. Hurrengoak dira konpromezuak: 1. Herritar danak errespetatzea, haien orientazio sexuala eta genero-identitatea edozein dela be. 2. Pertsonen duintasuna eta osotasun fisikoa -estatuetako gobernuen legeen bidez bermatu beharrekoak biak- errespetatzea. Espazio pubikoan eta, bereziki, hezkuntzaren arloan emoten diren adierazpen homofobo, lesbofobo, transfobo eta bifoboak irmotasunez kondenatzea. 3. Mundu osoan erabat despenalizatzeko eskatzea, hori da-eta herritar danen artean benetako sexu askatasuna eta berdintasuna egotearen seinale. Bereziki kondenatzea LGTB taldeko pertsonen kontrako heriotza zigorra oraindino be sexu-askatasuna despenalizatu ez duten herrialdeetan, eta zigor horren kontra egitea. 4. Transexualitatea despatologizatzeko eta DSM eta CIE psikiatriako eskuliburuetatik kentzeko eskatzea. 5. Espazio publikoan eta bereziki hezkuntzaren arloan egindako adierazpen afektibo-sexualen eta genero-identitateen ikusgaitasuna errespetatzea. 6. Beharrerako, hezkuntzarako eta aisialdirako guneak erabiltzeko eskubidea bermatzea, sexuaren edo genero-identitatearen ondoriozko inolako diskriminaziorik barik. 7. Aukera sexual eta genero-identitate bakoitzaren irudi duina sustatzea komunikabideetan, baita agerraldi kulturaletan, sozialetan eta artistikoetan be, eta bereziki, hezkuntzaren arlokoetan. 8. Gizarte anitzago, ireki eta integratzaileago baten alde beharra egiteko esperientziak eta jarrerak sustatzea, orientazio afektibo-sexuala eta genero-identitatea inorentzat oztopo izango ez diren gizarte bat. 9. Sexualitate anitzerako bidea egitea, mitorik barik, konparaziorik barik, inposiziorik barik eta sexualitate askearen -aukera eta orientazio sexualerako eta genero-identitaterako askatasuna barne- kontrako jokabide danen kontra egitea.

 LGTB

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.