Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

2012. urtean 21 saltoki zabaldu dituzte Lea-Artibain eta Busturialdean

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
2013/05/23
Krisi ekonomikoak gizartearen esparru guztiak gogor kolpatu dituen arren, badira negozio barriak zabaltzeko beldurra uxatu eta bide barriak jorratzearen alde egin dutenak. Lea-Artibain eta Busturialdean, esaterako, 2012. urtean 21 saltoki barri zabaldu zituzten; zehazki, hamabi ireki zituzten Gernika-Lumon, sei Bermeon, bi Ondarroan eta bat Markina-Xemeinen. Txanponaren beste aldean daude pertsiana behin betiko zarratu behar izan dutenak; Bermeon eta Gernika-Lumon, adibidez, hiruna komertzio. Zabaldutako negozioen kopuruari erreparatuta, beraz, enpresa txikientzat 2012a «hain txarra ez» dela izan esaten duenik bada; Gernika-Lumoko Merkatarien Elkartea, kasurako. Elkarte horretako kudeatzaile Naira Iturberen esanetan, gaur egun gertutasuna balioesten du bezeroak. «Krisirik ez zegoenean, herriko bezeroak edonora joaten ziren erosketak egitera, baina gaur egun balio handiagoa emoten diote bertoko merkataritzari». Joera horren atzean ohituren aldaketa dagoela deritzo Iturbek, merkatal zentroetara jo beharrean herriko saltokiak hautatzen dituztelako herritarrek. Gainera, haren arabera, «denda askok aukeratu dute Gernika-Lumo euren bizimodua aurrera ateratzeko plaza gisa». Produktu onenak Iturberen arabera, bestalde, elikadura sektoreko establezimenduak izan dira kontsumo ohituren aldaketa gehien nabaritu dutenak. Izan be, lehen merkakal zentroetan astebeteko erosketa egiteko ohitura zeukan herritarrak, eta, orain, ordea, egunean- egunean egiten ditu, denda txikien onurarako. «Bezero horien alde behar» egiten du merkatarien elkarteak; produktu onenak prezio onenean eskura ditzaten. Behar horren parte dira, esaterako, krisiari aurre egiteko abian jartzen dituzten kanpainak. Gernika-Lumon, esaterako, Arraspatu eta irabazi kanpaina abiarazi zuten merkatariek 2012an, udaberri zein udazkenean bezeroek erosketa txartelak, deskontuak eta sari zuzenak lor zitzaten. Kanpainari esker, herritarra gehiago kontsumitzen hasi zela aitortu du Iturbek. Baina aipatutakoa ez da Gernika-Lumon martxan jarri duten kanpaina bakarra, Gernika txartela be herritarren diru-zorroetan baitabil 2007. urteaz geroztik. Dagoeneko, 3.000 lagun baino gehiago dira txartelaren asteroko erabiltzaile. Bestalde, Gabonetan Bono Denda kanpainagaz bat egin zuten Gernika-Lumoko merkatariek. Bizkaia osoan zabaldu zuten kanpaina, 20.000 bono eskainita, eta horietatik 3.000 Gernika-Lumoko komertzioetan erabili zituzten. Gauzak horrela, «esperantza handiz» hasi dute 2013. urtea Gernika-Lumoko dendari txikiek. «Gogor» dabiltza lanean, «krisialditik hainbat arinen ateratzeko». Hala, kanpaina barriak prestatzen dabiltza eta Gernika txartelaren katalogo barriagaz be ekinean dabiltza. Bermeoko dendariak be «nahiko ondo» ari dira aurrera egiten, Bertonek azaldu duenez. Dena den, datozen urteetarako ezinegona aurreikusten duela dio txiki erdi enpresen elkarteak; «batez be, autonomoei dagokienez». Dendari txikientzako «munstroak» dira merkatal zentro handiak, Bertonen ustez. Izan be, «komertzio handi horiek ez dute konpetentziarik, eta prezio marjina handiekin jolas dezakete». Oztopoz oztopo Bestalde, Bermeoko elkarteak azaldu duenez, BEZaren igoerak ez ditu batere laguntzen denda txikiak. Dioenez, «geroz eta oztopo gehiago» jartzen dizkiete merkatuan lehiatzen jarraitzeko. Traba horien aurrean bizirauteko, dendari txikiek estrategia jakin batzuk bilatzen dituztela aitortu du Bertonek; hala nola, espezialitatea, dibertsifikazioa eta jarduera-aniztasuna, berrikuntza teknologikoa, asoziazionismoa eta zerbitzuen garapena eta kalitatea. Hala, negozio barri bat zabaldu gura duen dendariak estrategia horiek kontuan hartu behar ditu. «Berritu egin behar du, lehiatzen jakin eta ezberdina izan». Bermeotarrek negozio barriak zabaltzen jarraitzen dutela dio elkarteak, eta aurrerantzean be hala izatea gura du, «garrantzia handia» baitu herriko ekonomiarentzat. Izan be, Bertonen ustez, merkataritzak bizia emoten die kaleei, eta, gainera, turismoa sustatzen du eta bezero eta saltzailearen arteko harremanak estutzen ditu. Alegia, saltokirik bako herria «hildako herria» dela deritzo Bermeoko elkarteak; «bizi bakoa, argi bakoa». Hori horrela, bai erosle zein saltzaileak egoeraz jabetu behar direla dio, eta horren aurrean neurriak hartu behar dituztela. Saltzaileak, bere aldetik, barritu egin behar du; teknologia barrietara eta saltzeko modu barrietara egokituz, besteak beste. Erosleak, ostera, dendari txikien ahalegina aitortu eta kontuan izan behar du. Interneten eragina Kitto Lekeitioko merkatarien elkarteak, bestalde, argi dauka «komertzio handiak txikia jaten» duela. Horregatik, dendari txikiek saltoki handiek ez dituzten beherapenak eskaini edo zerbait berezia bultzatu behar dutela deritzo. Modu horretara baino ez dute lortuko jendea erakartzea, bestela, «ez daukate zer eginik», elkartearen ustez. Lekeitioko dendari txikiek badituzte euren teknikak merkatuan bizirauteko. Adibidez, urtean birritan edo azoka txiki bat egiten dute, eta iazko Gabonetan Bono Dendagaz aritu ziren. Komertzio batzuek, gainera, deskontu txartelak be izaten dituzte. Kitto elkartearen arabera, erosketak egitera herritik kanpo joateko ohitura daukate herritarrek, eta Internet bidez erosteko joerak be kalte egiten diela deritzo. Hori guztia dela eta, merkatari txikiek aurrera egiteko «gaitz» daukatela dio. Zatozte Ondarroako merkatarien elkarteak be «nahiko estu» ikusten du herriko merkatari txikien egoera: «Dirurik ez dago, beraz, lehen mailako produktuak ez direnak ez dira askorik saltzen». Halaber, krisi ekonomikoaren ondorioz, bezeroek beherapen sasoiak edo eskaintza bereziak daudenekoak aprobetxatzen dituztela aitortu du Zatoztek. Hala, kanpainan saltzen ez dutena beherapenetan saltzen dute askotan, eta horrek azkenean urtea orekatzen laguntzen omen du. Ondarroako elkartearen arabera, janari dendak ez dira horrenbeste kexatzen, «jaten jarraitu egiten dugu-eta». Halanda be, supermerkatuek diote marka zuriko produktuak saltzen dituztela gehien bat. Komertzio handiek txikiek ez duten abantaila bat dutela dio Zatoztek: produktuak merkeago lortzeko aukera. Dena den, herrian erosteak dituen alde onei erreparatzen dio elkarteak: «Etxetik gertu duzu saltokia, eta, beraz, kotxerik hartu beharra be ez duzu. Bestetik, etxera eroan dezakezu arropa probatzeko, konfiantza handiagoa dagoelako…». Baina produktua garestitu egiten da hala saltzerako orduan, eta prezioari dagokionean txikiek ezin dezakete lehiatu denda handiekin. Markina-Xemeingo salmentak be «asko jaitsi» direla dio Hemen be bai merkatarien elkarteak. Gainera, elkartearen ustez, kontuan hartu behar da zergak be, «etengabe goraka» doazela. Hori dela eta, gainontzekoek bezala, Markina-Xemeingo merkatari txikiek be borrokatu egin behar izaten dute, egunero-egunero. Beste alde batetik, beste elkarte batzuek ez bezala, saltoki handiei ez die garrantzia handirik emoten Markina-Xemeingo elkarteak, «apurtu behar izan dutena apurtu dutelako dagoeneko». Horren aurrean, baina, merkatari txikiek bestelako balore batzuk dituztela azaldu du: «Erosleekin beste hartu-emon bat dugu, handiek harreman hotzagoa daukaten bitartean. Azken finean, konfiantza eskaintzen diegu, eta horregatik lasai etortzen dira guregana».

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.