Markina-Xemeingo Antzerki Jardunaldiak amaitu ostean, antolatzaileek
balorazioa egin dute aurrera begira jartzeko.
Alde batetik, antzerkietara ez dela espero beste jende joan azaldu dute. «Orokorrean, garai hau ez da egokia, beste hainbat ekimen egoten direlako», diote. Gainera, Publikoari gorroto antzezlana «jende askok ikusita» zeukala be adierazi dute.
Beste alde batetik, Eneritz Artetxek emondako
antzerki ikastaroa baloratu dute. «Parte hartzaileak oso gustora egon dira; neka-neka eginda baina poz-pozik atera dira ikastarotik», azaldu dute.
Aurrera begira
antzerkiari lotutako hainbat ekimen egiteko asmoa dagoela azaldu dute antolatzaileek, orokorrean «ederto» joan delako asteburukoa.