Ekainaren 8an izango da, zapatuan. Azokan izena emoteko
azken eguna etzi izango da, maiatzaren 30a. Horretarako
hainbat baldintza bete beharko direla jakin eragin du Etxebarriko Udalak.
Alde batetik,
dietak jaso ahal izateko animaliek «herrikoak» izan behar direla esan dute.
Dietak sei hilabetetik gorako zaldi, behor, mando, asto eta ponien kasuan 50 euro izango dira buruko. Behi, txahal eta idien kasuan, ostera, 100 euro izango dira buruko.
Urtebetetik gorako loteentzako hurrengoak izango dira dietak: 5 ardi hiru urtetik gorakoak, lau ardi urtebete eta bi urtekoak eta adaria 150 euro; eta 9 ahuntz eta aker bat 150 euro.
Gaineratu dutenez, abere mota bakoitzeko gehienez lau bururen dietak kobratuko ditu jaube bakoitzak.
Beste hainbat ohar be emon dituzte antolatzaileek. Alde batetik, garraioa parte hartzaile bakoitzaren kontura izango dela esan dute. Beste alde batetik, animaliek sokan lotuta egon beharko dutela esan dute erakusketak irauten duen denboran. Azkenik, osasun arloan indarrean dauden arauak bete beharko dituztela be jakin eragin dute.
Azokako egunean salerosketarako abereentzat tokia egongo dela esan dute, eta parte hartzea librea eta doakoa izango dela.
Beste alde batetik, nahi duenak ortuaria, gazta, ogia edota beste produkturen bat saldu nahi balu
mahai batzuk ipinita egongo direla gaineratu dute azokako antolatzaileek.
Etxebarriko Udaletik jakin eragin dutenez, etzira arteko epea, maiatzaren 30era artekoa, egongo da azokan parte hartu ahal izateko.
Horretarako udaletxera jo beharko da, edota telefonoz deitu
94 6166432 telefonora. Goizeko
9:00etatik 14:00ak arte deitu ahal izango da.