ELA eta LAB sindikatuek deituta auto karabanak egin dira gaur goizean Lea-Artibain eta Busturialdean biharko
greba orokorrerako deia eginez.
Ondarroatik eta Gernika-Lumotik abiatuta, eskualdeko industriaguneetatik pasatu ziren autoak informazioa zabalduz. Danera,
20 auto inguru ibili dira, bi orduz, egueneko deia egiten.
Euskal sindikatuek guztiz garrantzizkotzat jo dute greba orokor honetan langileek
parte hartze aktiboa edukitzea.
Gainera, «greba egunean bertan eta ostean be kalera ateratzeko dagoen premia» berretsi du euskal gehiengo sindikalak.