Eusebio Iparragirre urpekari handia omenduko dute zapatuan, Galdonan
Merezitako omenaldia egingo diote zapatuan, ekainak 1, urpekariek Eusebio Iparragirre Gandiaga urpegariari. Merezitakoa urteetan egindako lanagatik.
Omenaldi ekimena Ondarroan hasiko da, txikiteoagaz. Galdonan egingo dute ostean omenaldia bera.
Iparragirre Mutrikun jaio zen 1938ko uztailaren 13an, eta behar askotatik pasatu eta gero, 27 urte zituenean hasi zen gerora bere lanbidea izan denean: urpekaritza profesionalean.
Ondarroako portuan emon zituen lehen urratsak Iparragirrek: asteko edozein egunetan, eguneko edozein ordutan egiten zuen lan, alturako zein baxurako flotan. Sasoi hartan 200 itsasontzitik gora ziren Ondarroako portuan pilatzen ziren ontziak. Bere lanbidea ez zen, baina, Ondarroara mugatu: Lekeitio, Bermeo, Elantxobe, Santander, Gasteizko zingiran eta bere jaioterrian, Mutrikun be egin zituen urperatzeak. Era horretan, bere historiak XX. mende amaiera eta XXI. mende hasierako arrantzare neta nabigazioaren historiagaz egiten dute bat. Iparragirre urpekari profesionalen belaunaldi barrien maisua ere izan zen.