Gaur hasi eta ekainaren 2ra arte Azterkosta erakusketa egongo da ikusgai, Zabiel kultur etxean.
Asteari hasiera emango dion ekimena baino ez da izango hori. Izan ere,
barikuan, 18:00etan hasita, umeentzako tailer geologikoa egingo da. Beheko Plazan egin du Geoparkeak hitzordua umeekin.
Datorren astera salto eginda,
ekainaren 8ak merkatu txikia eta umeentzako tailer berriak ekarriko ditu, ohi bezala, 09:00etatik 14:00etara.
Eta
asteko azkenengo egunarekin batera ailegatuko da azken ekimena ere, ekainaren 9an: 10:00etatik aurrera, Olatzeko mikrokosmosa ezagutzeko bisita gidatua egongo da aukeran, doan egon ere.
Erreserbak egitea beharrezkoa da bisitan parte hartzeko. Mutrikuko Turismo Bulegora deituta egin daiteke:
943-60 33 78.