Astebururako antolatu du
Aittitta Txiki Kultur Taldeak Iparraldeko Haizeak ekimena. Aurtengoa
XII. a izango da.
Barrikuntza modura, aurtengo Iparraldeko Haizeak
surfagaz lotu dutela jakin eragin dute antolatzaileek: «Barikuan hitzaldia antolatu dugu surfaren inguruan, eta ostean, erakustaldia egingo dute Mendexako Karraspio hondartzan», adierazi dute.
Osterantzean, egitaraua aurreko urteetako antzeko mantentzen da, hiru eguneko egitarau zabalagaz.
Iparraldea eta hegoaldea «banatuta» ikusten zituztelako hasi ziren Aittitta Txikikoak Iparraldeko Haizeak ekimena ospatzen. «Urrun daudela emoten du, eta hurbiltasuna emoteko hasi ginen jaiagaz», adierazi dute.
Helburua «geure kultura lotzea» da, alkarregaz harremanak eginez.
Egitaraua
Maiatzak 31, barikua
10:00etan. Eskolakoek eta ikastolakoek argazkia aterako dute udaletxe aurrean.
10:30ean. Surfari buruzko hitzaldia Azkue aretoan.
12:30ean. Bazkaria Mendexako Karraspio hondartzan.
13:00etatik 15:00etara. Surf erakustaldia.
22:30ean. Bertso saioa Ikusgarri zineman. Bertsolariak: Amets Arzallus, Sustrai Colina, Odei Barroso, Igor Elortza, Miren Amuriza eta Lekeitioko bertso eskola. Gai-jartzailea: Xabat Galletebeitia.
Ekainak 1, zapatua
10:00etatik 14:00etara. Iparraldeko eta hegoaldeko produktuen azoka berezia plazan.
12:00etan. Produktu dastaketa azokan.
18:30ean. Arrola eta Etorkizuna dantza taldeen kalejira.
19:00etan. Baigorriko Arrola eta Lekeitioko Etorkizuna dantza taldeak plazan.
20:00etan. Amaren Alabak taldearen kantaldia plaza monolitoan.
21:30ean. Markina-Xemeingo elektrotxaranga taldearen kalejira Galarrenatik hasita.
Ekainak 2, domeka
10:00etatik 14:00etara. Taberna eta koadrilen arteko gisatu txapelketa Eskolapean eta tabernen inguruan.
11:30ean. Baigorriko gaiteroak kalez kale.
12:00etan. Txistu-kantu kalejira Itxaropena txistulari taldearen eskutik.
13:30ean. Gisatuen aurkezpena eta epaileen dastaketa.
15:00etan. Bazkaria Eskolapean eta tabernen inguruetan.
18:00etan. Gisatu txapelketako sari banaketa tinbaleroen animazioagaz.