Pozik etorri dira Artibaiko beteranoak Galizatik
Lehenengo egunean Portugalgo Monte Cordoba taldearen kontra 2 eta 0 irabazi zuten Artibaikoek, eta Poncerradaren kontra, ostera, 1-0 galdu zuten. Horrela, ez zuten lortu domekarako sailkatzeko txartelik.
39 taldek parte hartu dute txapelketan, eta Euskal Herriko bakarrak izan dira Markina-Xemeingo taldeko jokalariak.
Artibaiko jokalariek esan dutenez, esperientzia «itzela» eduki dute Galizan. «Antolakuntza sekulakoa izan da», diote.
Ribadeo bera txikia izan arren, 1.000 lagun gehiago egon dira txapelketa zela eta, eta sekulako giroa egon dela gaineratu dute.