Kutxaren Ekogunea eta Mutrikuko Udala elkarlanean ari dira azoka antolatzen. 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 19:30era egingo da.
Orduz ordu, hainbat tailer egongo dira aukeran bere baitan. Tailer edo ikastaro horietan parte hartzeko, aldez aurretik eman behar da izena: ekainaren 14a izango da azken eguna.
Ikasgaiak, doan
Antolatzaileek jakitera eman dutenez,
leku mugatuak egongo dira. Hori dela eta, izen ematearen ordena mantenduko da haiek betetzeko.
Hortaz, interesatuek ahalik-eta arinen izena ematea komenigarria da. Lau ikastaro emango dira danetara, adituen azalpenekin. Doakoak izango dira, gainera. Bertan parte hartu ahal izateko Mutrikuko turismo bulegoan edo ondorengo webgunean eman beharko dute herritarrek izena: http://www.ekogunea.net/. Antolatzaileek argitu dutenez, 14 urte baino gutxiagoko gazteek gurasoekin egon beharko dute.
IKASTAROAK
-Etxeko objektuekin birziklaturiko altzariak egiten ikasi.
10:30etik 13:00etara. 7 urtetik gorakoentzat.
-Ekocooking, produktu ekologikoak era berri batean sukaldatzen ikasteko tailerra.
13:00etatik 14:00etara. 7 urtetik gorakoentzat.
-Lego serious play. Nola lagundu dezaket nire herria garatzen? Etorri eta lagundu denon artean herriko arazo ekologikoei konponbidea bilatzen.
10:30etik 13:30era. 16 urtetik gorekoei zuzenduta
-Krema eta xaboiak.
Etxeko produktuekin era erraz batean xaboia eta kremak egiten ikasteko tailerra.
17:00etatik 19:30era. 7 urtetik gorakoei zuzenduta.