Lierni Fresnedo, Mikel Martinez eta Miren Gaztañagak Kofradia Zaharrean emondako ikastaroa «luxutzat» jo dute. Esan dutenez,
ikastaroan testua eta gorputza landu zituzten, eta gustura ibili ziren bai irakasleak bai ikasleak be. Gehienen iritzia ona izan da haren inguruan: ikastaro osoa izateaz gain, hiru irakasle horiekin lana egitea luxu bat izan dela iritzi diote. Edozelan be, antolatzaileek uste baino pertsona gutxiagok parte hartu zuten ikastaroan. «Ondarroan aurreko astean bizitako giroak bera eragina izan duela uste dugu», esan dute. Halanda be, jende gutxi izateak bere alde ona eduki du: irakasleek askoz gehiago sakondu ahal izan dute ikasle bakoitzak hobetu beharreko alderdien inguruan. Hau da, arreta pertsonalizatuagoa izan da.
Mikel Martinez eta Patxo Telleriagaz asko gozatu zuten ikusleek. Lingua Navajorum antzezlanean bete egin zen Kafe Antzokia. «Aurreko astean Patxo Telleriak berak idatzitako testuari emondako Max Saria ondo merezita zeukala egiaztatzeko aukera eduki genuen», nabarmendu dute.
Umeak be, gustura
Izar eta Zenaida ikuskizunera adin ezberdinetako umeak agertu ziren, eta gustura ikusi zuten ikus-entzunezkoez lagundutako antzezlana.
Datorren urtera begira, Plantetan jardunaldiekin jarraitzeko asmoa daukate Antzerkizaleek. Hori bai, asteburu batekoa ala luzeagoa egin aztertuko dutela aurreratu dute.