Bigarren finalaurrekoa jokatuko da
Mutrikuko gaztetxean. Bertsolariak hurrengoak izango dira: Natxitxuko
Ander Elortegi eta Jon Arano, Soraluzeko saioko irabazleak;
Arrate Illaro eta Peio Arondo, Mendaroko saioko irabazleak;
Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal, Eibarko saioko irabazleak; eta
Txaber Ormazabal eta Malen Amenabar puntuazioz hirugarren sailkatu direnak.
Orain arte lau kanporaketa eta finalaurreko bat jokatu dira aurtengo Plazatik Gaztetxeran.
Finalaurrekoa joan den astean jokatu zen Elgoibarko gaztetxean, eta
Josu Oiartzabal Xenpelar eta Jon Gurrutxaga izan ziren irabazleak. Horiek zuzenean finalera sailkatu dira.
Finala
Markina-Xemeingo Akerbeltz gaztetxean jokatuko da
ekainaren 8an.