Bihar jokatuko da
Ondarroako XIX. Triatloia eta Gerardo Saiz VIII. Memoriala. Proba Ondarroako
Koaxi Triatloi Taldeak eta
Euskadiko Triatloi Federazioak antolatu dute. Triatloia 2013ko
Euskal Herriko zirkuitorako baliagarria izango da.
Irteera ordu bi egongo dira:
15:30ean emakumezkoak aterako dira; 15:45ean, gizonezkoak. Boxak Itsasaurre plazan izango dira.
Antolatzaileek jakin eragin dutenez, beteta dago parte hartzaileen kopurua, eta danetara,
420 triatleta joango dira Ondarroara.
Hasteko,
1.500 metro egin beharko dituzte
igerian. Arrigorri hondartzan hasiko da proba, eta portuko sarreratik pasatu ostean, Calatrava zubiako eskaileretatik igoko dira Itsasaurre plazara.
Han
bizikleta hartuko dute, eta
42 kilometro egin beharko dituzte. Kostako bidetik Lekeitiorantz joango dira, eta handik Oleta pasatu eta Gizaburura. Buelta hartu, eta barriro Oletara joango dira; handik Plazakolara, Berriatuara, eta azkenik Ondarroara.
Aringa-aringako proba hasi beharko dute orduan.
10 kilometroko ibilbidea izango da hori, eta herriari hiru buelta emongo dizkiote.
Amaiera Itsasaurre plazan izango da.