Ana Casaresek eta Nicholas Kasteleinek irabazi dute Ondarroako XIX. Triatloia
XIX. Ondarroako Triatloiak jendetza batu du ibilbidean, eta jendetza inguruan. Euskal Herriko zirkuitorako laugarren proba puntuagarria arrakastatsua izan da, beste behin be. Distantzia olinpikoan egin zen lasterketa, eta uraren tenperatura tarteko, igeriketa saioa zer edo zer moztu behar izan zuten antolatzaileek. Emakumezkoetan Ana Casares (AC Triatlon) eguestarra izan zen irabazlea, 2:13:01ko denboragaz, gizonezkoetan Nicholas Kastelein australiarra, 01:50:13ko denboragaz. Taldekako sailkapenean, Antxintxika Triatloi Taldea izan zen lehenengoa.
Lehenengo hamarren sailkapena (emakumezkoak eta gizonezkoak), IKUSI HEMEN
Ondarroako XIX. Triatloia [nggallery ID=53]