Eguaztena da Lekeitioko Galarrena Pala Txapelketan izena emoteko azkan eguna
Galarrenako pala txapelketa hastekotan dago seigarrengoz, lagunartean kirolaz gozatzeko aukera eskaintzea helburu. Parte hartu nahi dutenek eguaztena –ekainak 5– dute izena emoteko azkan eguna, Mingorri, Zulua, Arritxu, Norai eta Galarrenan. Final handia uztailaren 27an jokatuko da, Santi Brouard kiroldegian.