Aiko erromeria taldearen musika eta gidaritzagaz, jende mordoa batu zen zapatuan
Kontzekupean euskal dantzez gozatzera. Urte osoan euskal dantza ikastaroan ikasle ibili direnak, kanpotik etorritako jendea, eta herritarrak be animatu ziren dantzara. Eguraldi tristea egon arren, sortu zen giroagaz «eguna alaitu» zela esan dute Uhagoneko antolatzaileek.