Mutrikuko XIV. Ikurrinak badauka jabea. Orio (21.04.54)
. Gipuzkoarrek estropada txukuna egin zuten, hasieratik amaierara arte, eta merezimendu osoz eskuratu zuten garaipena. Lehia amaieran, sentsazio onak eskaini zituen Oriok. Isuntza seigarrena izan zen azken sailkapenean.
Lekeitiarrek 21.51.14ko denbora egin zuten
. Ondarroa Arraun Elkartea hamabigarrena izan da (22.44.74)

Azken aurreko tandan egin zuen arraunean
Mirotza-k. Portugalete eta Urdaibai izan zituen ondoan, eta lehenengo ziabogan hasita, bereak izan ziren denborarik onenak. Lehenengo maniobran hiru segundo sartu zizkion Jarrillera-ri eta hamar Bou Bizkaia-ri. Hortik aurrera, Portugaleterekin lehia interesgarria eduki zuten irabazleek. Urdaibai lehiatik kanpo geratu zen bigarren ziabogan, balizatik ezin aterata geratu eta gero. Hirugarren luzean erabaki zen estropada. Oriok zazpi segundoko aldea atera zion lehen jarraitzaileari, eta azkanengo luzean eroso aritu ziren, 34 arraunkadako erritmoan.