Mutrikuko neska nagusiek Gipuzkoako Futbol Kopako finala galdu dute, partidu nahikoa parekatuan
Elgoibarrek irabazi du Kopa. Mutriku FTri 3-2 irabazi diote. Aldageletara 2-1eko markagailuagaz joan ziren. Mutrikuarrek binakoa egin eta gero, ordu laurdenen faltan ailegatu zen etxekoen hirugarren gola. Edonola ere, izugarrizko denboraldia egin dute mutrikuarrek.