Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean jokatuko den finalera zuzenean sailkatu da bikotea. Saio bizi-bizia izan zen Mutrikukoa, eta Iguaran eta Mendizabal nabarmendu ziren.
Bigarren Malen Amenabar eta Txaber Ormazabal geratu ziren. Horiek puntuazioz lortu dute finalerako txartela.
Mutrikun kantatu zuten beste bertsolariak Ander Elortegi eta Jon Arano natxituarrak eta BeƱat Vidal eta Jon Arando izan ziren.
Datorren zapatuan jokatuko da aurtengo Plazatik Gaztetxerako
finala Markina-Xemeinen. Han kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak:
Jon Gurrutxaga eta Josu Oiartzabal (Elgoibarko irabazleak)
Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal (Mutrikuko irabazleak)
Malen Amenabar eta Txaber Ormazabal (puntuazioz lehenengoak)
Maddi Ane Txoperena eta Paula Amilburu (puntuazioz bigarrenak)