Uhagon kulturguneko erakusketa gela artistek egindako piezaz bete da asteon. Izan be,
Markina-Xemeingo arte eskolan urte guztian ibili diren ikasleek egindako beharrekin erakusketa antolatu dute. Hainbat artelan ikus daitezke bertan, batez be,
buztinez egindako pieza desberdinak. Erakusketa egunero egongo da zabalik
ekainaren 15era arte.